Dariok nagusitasunez hartu du mendean Zubizarreta (22-7)

Final-laurdenetan Irribarria izango du aurkari; gaur, Amurrion, Bengoetxea VI.ak eta Agirrek jokatuko dute

Dario pilota jotzen, atzoko norgehiagokan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
PILOTA. Abian da Buruz Buruko txapelketa, eta Dario Gomez da final-laurdenetarako sailkatu den lehen pilotaria. Atzo, Ataunen (Gipuzkoa), 22-7 hartu zuen mendean etxeko pilotaria, Iraitz Zubizarreta. Hurrengo asteburuan Iker Irribarria txapelduna izango du aurrean. Egungo Buruz Buruzko txapelduna eta Bigarren Mailakoa nor baino nor gehiago ariko dira, hortaz.

Aspeko pilotariak hasi eta buka menderatu zuen lehia. Zazpi tanto egin zituen sakez, eta 6-3 arte baino ez zion eutsi Zubizarretak. Lau tanto egin zituen erreskadan hor Dariok. Baina ez zen hori izan partidan lortu zuen partzial handiena, baizik eta 11-0ekoa. 11-7tik 22-7ra joan zen lehia. Zubizarreta ezinean eta deseroso aritu zen. Hamar pilota galdu zituen neurketan zehar.

Gaur, berriz, Oinatz Bengoetxea eta Asier Agirre ariko dira elkarren aurka Amurrion (17:30, ETB1). Biak ala biak lehiaketako erritmo gutxirekin iritsiko dira partidara, biek egin baitzuten bat Baikoko pilotarien grebarekin. Bengoetxea VI.a da faboritoa, baina aurrelari leitzarrak Agirreren arriskuaz ohartarazidu. Lehia luzatuz gero, bakoitzaren sasoia erabakigarria izan daiteke, eta adinean alde handia dago baten eta bestearen artean: 36 urte ditu Bengoetxea VI.ak eta 25 Agirrek. Banakakoan ikuslerik gabe jokatuko den lehen partida izango da, eta irabazleak Danel Elezkano izango du aurkari final-laurdenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.