Gizon bat atxilo bikotekide ohia jotzea egotzita

2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
DURANGO. Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiral arratsaldean Durangon, Bizkaian, genero-indarkeria delitu bat egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, abisu bat jaso zuen Ertzaintzak ostiralean, 18:30ak aldera, ohartaraziz gizonezko batek emakume bat jo zuela Ezkurdi plazan. Hara joan ziren poliziak, eta emakumezko bat ikusi zuten ahoaren inguruan zauriak zituela eta horietatik odola zeriola.

Biktimak azaldu zien bikotekide ohia zela eraso egin ziona; iraindu egin zuela lehenbizi, eta kristalezko botila bat bota ziola aurpegira gero. Ondoren, gizonezkoak alde egin zuen plazatik. Andrea Galdakaoko erietxera eraman zuten anbulantzian, aurpegiko ebakiak artatzeko. Ertzaintzak, Durangoko Udaltzaingoaren laguntzaz, gizonezkoa topatu zuen handik gutxira, eta atxilo eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.