Puigdemont, inbestidura baterako prest

Berria -

2019ko urtarrilak 31
DUBLIN. Urtea bete zen atzo Kataluniako Parlamentuak bertan behera utzi zuenetik Carles Puigdemont presidentegaiaren inbestidura saioa, Espainiako justiziaren mehatxuen ondorioz behar adinako bermeak ez zeudela argudiatuta. Urteurrenarekin, Dublinen izan zen atzo Puigdemont, Nial Ring alkateak gonbidatuta, eta beste inbestidura saio batera aurkezteko prest ote legokeen galdetu zioten kazetariek. «Espainiako Estatuak demokraziari eginiko errespetu keinu bat litzateke Kataluniako Parlamentuak nahi zuen hautagaiari aurkezten uztea», erantzun zuen.

Espainiako Auzitegi Gorenak lider independentisten aurkako epaiketaren data jakinarazteko zain daude Katalunian. Espero da ostiral honetan mugituko dituztela akusatuak Kataluniako kartzeletatik Madril ingurukoetara. Hurrengo astean hasiko litzateke prozesu independentistaren aurkako epaiketa, beraz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna