Zahar etxeetako neurriak zorroztu dituzte aldundiek

Sancti Spiritus egoitza. N. SALAZAR/ HITZA.
2021eko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek adostu dute 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatua 300 kasukoa edo gehiagokoa den lurraldeetan zentro soziosanitarioetako neurriak indartuko dituztela. Honako neurri hauek ezarriko dituzte: egoiliarrekin zuzenean lan egiten duten langileei borondatezko PCR probak egingo dizkiete: txertatu gabe daudenei, astean behin, eta txertatuta daudenei, berriz, hamabostean behin.

Gainera, zentrora sartzean egoiliar guztiei egingo zaie proba, txertoa hartua izan ala ez. Lehen, txertoa ez zutenei bakarrik egiten zizkieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.