Zortzi lagun atxilotu dituzte, tartean sei adingabe, gazte batzuk jipoitzea egotzita

2021eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
GORLIZ. Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu ditu azken orduetan Gorlizen (Bizkaia), horietako sei adingabeak, apirilaren 3an gazte batzuk jipoitzea leporatuta. Biktimetako bat, adingabea hura ere, ospitalera eraman behar izan zuten, kolpeek eragindako zauriengatik; konortea ere galdu zuen. Azaldu dutenez, pertsona talde batek hainbat gazteren kontra jo zuen, itxuraz inolako arrazoirik gabe. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du jazotakoa argitzeko, eta, emandako informazioaren arabera, gazte talde batean jarri dute fokua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.