Mondragon Assemblyren urratsa Txinan

2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
ARETXABALETA. Mondragon Taldeko teknologiako abangoardian dagoen kooperatiba batek beste urrats bat egingo du, luze gabe, automatizazioaren eta eguzki energiaren sektoreetan munduko erreferente gisa sendotzeko. 3,5 milioi euroko inbertsioari esker, lantegi berria zabalduko du Txinan Mondragon Assemblyk. Merkatu estrategikoa da Aretxabaletako (Gipuzkoa) enpresarentzat, eta han hazteko duten premiari erantzuteko emango du inbertsioaren pausoa. Izan ere, 2014an Txinan jarduera garatzen hasi ondoren, eskaerak iristen ari zaizkio enpresari Asiako merkatu erraldoian.

Mondragon Assemblyk 12.000 metro koadroko lursail bat erosi du Qiandengeko industria parke berrian, eta 7.000 metro koadroko lantegi bat eraikiko du han. Eraikinak 6.000 metro dauzka ekoizpen gunerako eta 1.000 metro koadro bulegoetarako. Espero da eraikitze lanak 2019aren erdialdean hastea, eta 2020ko apirilerako martxan egotea. «Urtetik urtera sendotzen ari gara merkatuan, eduki teknologiko handiko proiektuetako erreferente gisa», esan du Mondragon Assembly Txinako zuzendari Mikel Gantxegik. «Lantegi berriak hazten jarraitzea ahalbidetuko digu, baita erronka berriei heltzea ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.