Partida guztiak dira jada erabakigarriak binakakoan

Bengoetxea-Imazek eta Ezkurdia-Galarzak irabazi egin behar dute, sailkatzeko aukera apurrei eusteko

2019ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
PILOTA. Kolpe latza jaso du Binakako Txapelketak Aimar Olaizolaren lesio larria dela eta, baina lehiak ez du etenik, eta gaur beste bi partida jokatuko dituzte. Erabakigarriak dira biak ala biak. Tafallan (Nafarroa), Bengoetxea-Imaz eta Victor-Aretxabaleta ariko dira. Aurrenekoek irabazi egin behar dute, finalerdietako ligaxkarako sailkatzeko aukera gutxiei eusteko. Beste bikoteak, ordea, jada ez du aukerarik. Azpeitian (Gipuzkoa), berriz, Ezkurdia-Galarza eta Irribarria-Zabaleta izango dira aurrez aurre. Aurrenekoek ere garaipen premian dira, itxaropenari eutsi ahal izateko. Bigarrenek, aldiz, oso ondo bideratua dute sailkapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.