Alemanian eta Belgikan uholdeek hilak, 160tik gora

Uholdeak Alemanian. EFE.
2021eko uztailaren 18a
00:00
Entzun
BERLIN. Asteon izandako uholdeen eraginez, hildakoak gutxienez 133 dira Alemanian, azken zenbaketaren arabera, eta 27 Belgikan. Poliziak beste 43 lagunen heriotza baieztatu zuen atzo, Ipar Renania-Westfalia landerrean. Estatu hori da, Renania-Palatinatuarekin batera, kaltetuena. Azken horretan biktima gehiago izan daitezkeela uste du Poliziak; batez ere, Arhweiler barrutian. Ehunka desagertu daude han.

Asteazkenean da biltzekoa Alemaniako Ministroen Kontseilua, eta kaltetuentzako laguntzak eta suntsitutako azpiegiturak berrezartzeko diru sail bat onartzea espero da.

Belgikan, oraindik ere uholde arriskuagatik alerta egoeran jarraitzen dute zenbait zonatan. Egoera «kritikoa» dela eta «datuak okertzea» espero duela aitortu zuen herenegun Alexander de Croo lehen ministroak.

Valonia eskualdean, bestalde, 41.000 etxebizitzatan argindarrik gabe daude, eta agintariek larrialdi funtsak aktibatu dituzte kaltetuei laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.