Pilotabizi elkartea: «Pilota amildegira darama Baikok»

2020ko urriaren 13a
00:00
Entzun
PILOTA. Pilotabizi pilotazaleen elkartearen ustez, Baikoren jarrerak «amildegira» darama esku pilota. Horregatik eskatu dio enpresari «hartu duen bide malkartsua» alde batera uzteko. Elkarrizketa mahaian eseri izana aintzat hartzekoa dela dio, baina bidea «zuzendu» behar dela. Enpresari beste eskari batzuk ere egin dizkio: «Ez ditzala hartu orain arteko erabaki berberak, egoera lasaitzeko, eta egoera ekonomikoa elkarrizketa bidez bideratzeko, pilotariek izendatutako ordezkariekin eseri dadila». Horrez gain, eskatu dio Eskiroz, Victor, Laso eta Mariezkurrenarekin hitz egiteko, berriz ere pilotari profesional izan daitezen.

Pilotako Enpresen Ligari ere egin dio eskaera: «Txapelketa irekiak antolatu behar ditu, eta Aspe eta Baiko enpresetako pilotariak izatea ezinbestekoa ez izatea». Administrazioei ere egin die deia, plan estrategikoa lantzeko, eragile guztiekin hitz eginda, eta gogoeta egiteko Enpresen Ligaren ereduaren inguruan, «esku pilotaren etorkizuna bermatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.