Osasunak hutsean berdindu du; Eibarrek, berriz 2-0 galdu

Emakumezkoetan, Eibarrek aspaldiko bolada txarra eten du, eta 0-1 irabazi dio Realari derbia, Zubietan

Kike Barja, erdiratu nahian, atzo. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2021eko apirilaren 4a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Mailari eustea dute helburu Osasunak eta Eibarrek. Bada, asmo horretan gorritxoek bakarrik egin zuten urratsa atzo; txikia, puntu bakarra bildu baitzuten Sadarren, Getaferekin hutsean berdinduta. Ez da sari handia, baina balio dio jaisteko postuetatik pixka bat gehiago urruntzeko: zazpi puntura ditu. Chimy Avilak jokatu egin zuen partida ofizial bat, hamalau hilabete geroago.

Eibar, ordea, zuloan egongo du beste jardunaldi batez: bi puntura du salbazioa. Erronka oso zaila zuen atzo, Real Madrilen zelaian, eta ezin izan zuen ezustekoa eman. 2-0 galdu zuen. Emaitzak dioena baino alde handiagoa izan zen zelaian, baina eibartarren zorionerako, eskas aritu zen ate aurrean Espainiako taldea.

Alavesek gaur jokatuko du, etxean, Celtaren aurka (14:00, La Liga). Gasteiztarrek bolada txarra eten nahi dute, sei jardunaldi baitaramatzate irabazi gabe. Beharra dute, zuloan baitaude, salbaziotik bi puntura.

Zubietan, berriz, derbia jokatu zuten Realak eta Eibarrek, eta bisitariek irabazi zuten: 0-1. Etxekoak nagusi izan ziren, baina Mieres Eibarreko atezainak haien ahalegin guztiak zapuztu zituen. Sara Navarrok, ordea, bisitarien aukera ia bakarra baliatu zuen, 18. minutuan. Garaipenari esker, Eibarrek bolada txarra eten du —hamar jardunaldi zeramatzan irabazi gabe—, eta beste urrats bat egin du mailari eusteko. Realak, berriz, etena izan du haren boladarik onean. Athleticek Santa Teresa hartuko du gaur (11:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.