Arkaitzerrekako isuria argitzea nahi du Ezker Anitzak

2022ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
USURBIL. Uztailaren 13an Arkaitzerrekan (Gipuzkoa) izaniko isuria aztertu zuen Usurbilgo Udalak, eta ostiralean eman zuen emaitzen berri: «ezohiko neurri oso handiak» atzeman zituzten lau elementutan. Horren harira, Ezker Anitzak atzo Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari eskatu zien isuriaren jatorria argitzeko eta ingurumena nahiz herritarren osasuna zaintzeko.

Erreka Zubietako errauste plantatik gertu dago, eta, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak zabaldu zuen bideoan ikus zitekeenez, hodi batetik irtendako likidoaren alboan ikus zitekeen erreka zikina. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, ordea, ukatu zuen isurketaren jatorria erraustegian dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.