Aurrekontua sailka azaltzen hasiko da bihar Jaurlaritza

2019ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Datorren urteko aurrekontu egitasmoa atalez atal eta sailez sail azaltzeari ekingo diote bihar Eusko Jaurlaritzako sailburuek, Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean. Gobernuak joan den urriaren 22an onartu zuen 2020ko aurrekontu proiektua: 11.774 milioi euroko gastua izango du, aurtengo proiektuak baino %2,9 gehiago. Taldeekin negoziatzen hasi aurretik, gobernuak legebiltzarrean azaldu behar ditu proiektuaren nondik norakoak.

Bihar hasi eta asteazkena bitartean, aurrekontu egitasmoaren xehetasunak ematen hasiko dira Jaurlaritzako sailburu guztiak, nor bere aldetik. Bihar, Ogasuna eta Ekonomia Saila, Lehendakaritza, Gobernantza Publikoa eta Autogobernua eta Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak sailen aurrekontuen txanda izango da. Asteartean, Enplegua, Ingurumena eta Etxebizitza, Hezkuntza eta Osasun departamentuen diru sailak jakinaraziko dituzte, eta, asteazkenean, Turismoa, Kultura, Segurtasuna eta Lan arloetakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.