Duquek esan du Kolonbiako bake akordioetan moldaketak egingo dituela

Berria -

2018ko abuztuak 9
BOGOTA. Ivan Duque Kolonbiako presidenteak atzo kargua hartzerakoan esan zuen moldaketak egingo dituela bake akordioetan. Kanpainan iragarri bezala, presidenteak jakinarazi zuen moldatu egingo dutela FARCekin hitzartutako akordioa. Gogorarazi du droga trafikoa eta bahiketak ez direla «delitu politikoak», eta gerrillari ohiak kartzelatzearen aldeko adierazpenak ere egin zituen. Iragarri du, halaber, elkarrizketak bultzatuko dituela ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna