Euskaltel-Euskadi Vueltatik kanpo geratu da

Euskaltel-Euskadiren aurkezpen ekitaldia. MARISOL RAMIREZ /FOKU.
2020ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Euskaltelekin babesle izateko akordioa lortu eta gero, Euskaltel- Euskadiren helburu nagusietako bat zen Espainiako Vueltan egoteko gonbidapena lortzea. Baina zapuztu egin zaio asmoa. Izan ere, antolakuntzak atzo eman zuen parte hartzaileen berri, eta, World Tour mailako hemeretzi taldeez gain, bi gonbidapen eman ditu: bata Caja Rurali, eta bestea BH Burgosi. Euskal Herriko Itzulian parte hartu eta gero, Jorge Azanzaren taldearentzat EspainiakoVuelta parte hartzea zen World Tourrean lehiatzeko aukerarik garrantzitsuenetako bat. Caja Ruralek, berriz, berri ona jaso du, eta bederatzigarren aldiz hartuko du parte lasterketan. Aurreko sasoian, oso itxura ona eta lehiakorra eman zuen, hiru etapatan bigarren izan baitziren taldeko txirrindulariak. Oraingoan, arantza hori kendu nahi du.Urriaren 20tik azaroaren 8ra jokatuko da. Denboraldi hasiera oso ona izaten ari zen Caja Ruralentzat. Izan ere, Gonzalo Serranok etapa bat irabazi zuen Andaluziako itzulian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.