Eskolarteko Txapelketako finalean 11 bertsolari lehiatuko dira larunbatean
BERTSOLARITZA. Egun osoko festa izango da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean, Orioko (Gipuzkoa) Karela kiroldegian. 11:00etan hasiko da, 15 eta 18 urte arteko 11 finalisten arteko lehia, eta, gero, herri bazkariaren ondotik, bertso eskolen emanaldiak eta erromeria egingo dira. Lehen aldiz, 15 urte arteko bertsolariak ez dira txapelketan lehiatu aurtengo ekitaldian.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.