ATARRABIA. Epailearen aginduz, Atarrabiako (Nafarroa) familia bat etxetik kaleratzen saiatu zen atzo goizean Foruzaingoa. Etxea hustera hurbildu zirenean, ordea, hainbat herritar aurkitu zituzten aurrealdean bilduta, hura saihesteko asmotan. Herritarrek erresistentzia baketsuan iraun zuten, baina foruzainek sendia ateratzea eta etxeko sarraila aldatzea lortu zuten, epailea bertan zela. Halere, familia etxera sartu ahal izan zen ordu gutxitara.
Hori adingabe ditu botatzen familiak, eta lau urte dira etxe horretan bizi direla. Sendiak salatu duenez, Caixa Bank-en Building Center enpresak alokairuko kontratu «okerra» egin zion, eta orain bigarrenez jaso dute etxea uzteko agindua.
Atarrabiako Udalak babesa adierazi dio familiari, eta aholkularitza zerbitzua eta abokatua jarri ditu haren eskura.
Hiru adingabeko familia bat etxetik botatzen saiatu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu