Erkoreka: «Bere izenean aritu da Ibarretxe»

2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
BILBO. Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak argitu du Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia ez dela izan Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria Katalunian parte hartu duen ekintzetan. «Bere buruaren izenean aritu da», azaldu du. «Momentu honetan, ez dauka inolako loturarik Eusko Jaurlaritzarekin; lehendakari ohia soilik da», gogorarazi du. Onartu du «sorpresa» hartu zuela Ibarretxe Askatasunaren Aldeko Martxa batean Quim Torraren ondoan ikusita. Kataluniari dagokionez, baieztatu du harrituta dagoela, Torrak beste erreferendum bat antolatu nahi duelako, eta horrek «zein ibilbide duen» ikusi egin beharko dela. Gaineratu du Kataluniako presidentea «argi eta irmo» mintzatu dela «indarkeria ekintzei» buruz. Gaineratu du Urkulluk Kataluniari laguntzeko duen gogoa «eraikitzailea, zintzoa, irekia eta leiala» dela, baina ez dela tartean sartuko, eskatzen ez badiote behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.