Olarizuko bizilagunek zortzi egun dituzte etxea uzteko

Legez, hilabeteko epea dute helegitea aurkezteko, baina litekeena da etxe kaleratzeak lehenago gertatzea

Olarizuko bizilagunek Gasteizen emandako prentsaurrekoa, atzo. IÑIGO URIZ / FOKU.
2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Urriaren 29an Olarizu auzoko bizilagunek 35 alegazio aurkeztu zituzten, Gasteizko Udalak iragarri zituen kaleratzeen aurka. Iragan astean iritsi zitzaien udalaren erantzuna: guztiak atzera bota dituzte, eta zortzi eguneko epea eman diete etxetik irteteko. Atzo goizean Okupatu Zure Bizitza eta Etxebizitza Eskubidearen Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako plataformek iragarri zutenez, bizilagunek helegitea aurkeztuko dute: «Udalak egin nahi duen prozedura ez dator bat legearekin. Horregatik, berraztertzeko errekurtsoak jarriko ditugu». Hilabete dute helegitea aurkezteko, baina tarte hori bete aurretik utzi beharko dituzte etxeak, zortzi egunen buruan. «Guztiz inkoherentea da zortzi eguneko epea ezartzea gure etxebizitzak uzteko, errekurtsoa aurkezteko epe barruan gaudenean. Sindikoaren esku hartzea eskatuko dugu, harik eta administrazio bidea eta bide judiziala ebatzi arte». 40 lagun daude kaleratzeko arriskuan: okupatuta bizi dira; lehen, 21 Zabalgunea sozietatearenak ziren eraikinak, baina, udalak erosi dituenetik, azkartu egin da kaleratze prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.