Bizkaiko etxez etxeko langileek grebara deitu dute

Apirilaren 16 eta 17an eta maiatzaren 13tik 17ra bitartean egingo dituzte lanuzteak, lan itun berria aldarrikatzeko

2019ko apirilaren 11
00:00
Entzun
BILBO. ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek zazpi greba egun iragarri dituzte apirilerako eta maiatzerako. Mobilizaziora deituta daude Bizkaiko 1.500 etxez etxeko langileak, eta 8.000 pertsona ingururi eragingo die. Sindikatuek hausnartu dute lan gatazka «enkistatu»egin dela. Gogora ekarri dute langileen soldatak ez direla aldatu azken zazpi urteetan, lau urte pasatu direla lan ituna berritu behar zenetik, eta mobilizazioak duela bi urte hasi zituztela.

Sindikatuek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte, baina uste dute patronalek ez dutela halakorik nahi. «Etekin itzelak irabazten jarraitzeko asmoa dute, diru publikoaren kontura; hori da egoeraren eragile nagusia, udalekin batera». Hain zuzen, sindikatuek gogora ekarri dute Bizkaian udalei dagokiela nagusiki zerbitzu horren ardura. «Zuzeneko erantzukizun hori gainetik astindu nahi dute».

Duela sei hilabete bildu zen azkenengoz negoziazio mahaia. Sindikatuek azaldu dute «oinarrizko puntu batzuk» eraman zituztela negoziazioa bultzatzeko: KPItik gorako soldata igoera; in itinere izandako istripuak eta giharretako gaitzak aintzat hartzea lan istripu gisa; lanaldien malgutasuna «muturrera» ez eramatea... Salatu dute patronalek ez zituztela aintzat hartu proposamenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.