U-1ekoei sedizioa egotziko diete, filtrazioen arabera

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
MADRIL. Kataluniako buruzagi independentistei sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotziko diete, Espainiako zenbait hedabidek egunotan filtratu dutenez. Fiskalak matxinadagatik ere zigortu nahi zituen, baina, filtrazioen arabera, ez dituzte horregatik zigortuko.

Informazio horiek diotenez, Oriol Junquerasi, Joaquim Forni, Josep Rulli, Jordi Turulli, Jordi Sanchezi, Jordi Cuixarti, Dolors Bassari, Carme Forcadelli eta Raul Romevari hamar urte inguruko zigorra jarriko diete; aldiz, ez dira espetxean sartuko Santi Vila, Carles Mundo eta Meritxell Borras, desobedientziagatik zigortuko dituztelako.

Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak bihar bilduko dira berriz ere, eta, azken aldaketa eta eztabaidak eginda, egun horretan bertan edo etzi sinatuko eta kaleratuko dute epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.