ZUZENDARIARI

Laguntasuna saharar herriarekin

Barakaldo
2020ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Orain urte batzuk Gure Esku Dago (Euskal Herrian erreferendum bat bultzatzen duen plataforma) mugimenduko ekinbide batean, lagun saharar batek halaxe esan zidan: «Mikel, asko eskertzen dugu eta, gainera, ezinbestekoa da, baina ez dut ulertzen zuen laguntzaren zergatia, zergatik zaudeten buru-belarri kolaboratzen nire herriarekin, gure borrokarekin, alegia».

«Egin behar dudana egiten dut» erantzun nion nik, eta segidan argudioak eman nizkion...

Zure etxean, uda pasatzeko, haur sahararrak hartzen dituzunean, familia horiekin sortzen diren harremanak oso indartsuak izaten dira. Ibilbide polit honetan hurrengo urratsa da bisitatzea haur horiek errefuxiatu kanpalekuetan, basamortubabesgabea, hain zuzen. Batetik, han bizi diren, jolasten diren eta ikasten duten lekua bisitatzen duzu eta, bestetik, euren senideekiko elkarrizketa amaiezinak konpartitzen dituzu tea hartzen duzun bitartean. Hots, deus ez den basamortuan elkarrekiko ikasketa da nagusi.

Behin pauso hori emanda, harreman pertsonalak apurtezinak bihurtzen dira, ez dago atzerapausorik. Izan ere, laguntasuna hitza letra larriz azaltzen da eta laguntasunak eta oroitzapenak laguntzera (edo behinik behin saiatzera) bultzatzen gaituzte.

Gurean udak pasatu dituzten haur sahararrak hazi dira eta orain frontean daude, guda batean, hain zuzen ere. Euren zainetan gutizia eta eskubideen zapalkuntza daramaten eragile batzuk (Maroko, Espainia, Frantzia…) hor ari dira, ahalik eta lasterren negozioak egin nahian, baina argi daukat laguntasunari eta pertsonen arteko harremanei eusten jarraituko dudala.

Besarkada bero bat, Chej.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.