Alaine Agirreren 'X hil da' nobelak jasoko du Zilarrezko Euskadi Saria

Berria -

2016ko apirilak 13
LITERATURA. Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak banatu ohi duen Zilarrezko Euskadi Saria Alaine Agirrek jasoko du X hil da eleberriarengatik. Aurreko urtean argitaratutako lanen artean bat nabarmentzea du helburu sariak, eta gaztelaniaz argitara emandakoen artean James Rhodes musikari ingelesaren Instrumental aukeratu dute. Agirrek nahiz Rhodes Literaktum jaialdian izango dira maiatzaren 3tik 14ra bitartean Donostian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna