Olabe: «Uste dut kanporatu dezakegula Manchester»

Realeko futbol zuzendariak berretsi du kontratua berritu nahi dietela Guridiri, Januzaji eta Monreali

Roberto Olabe, atzoko agerraldian. REALA.
2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
FUTBOLA. Taldearen egunerokoa aztertzeko agerraldia egin zuen atzo Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariak. Astebete barru erronka handia du talde txuri-urdinak, Europa ligako final-hamaseirenetan, Manchester Uniteden kontra. Olabe baikor dago: «Ilusio handia dugu, eta, Manchesterrek munduko talderik osoenetakoa eta onenetakoa duela onartu arren, uste dut kanporatu dezakegula».

Anoetan ez baizik Turinen jokatu beharko du Realak joaneko partida, Espainiako Gobernuak Erresuma Batuko hegaldiei pandemiagatik jarritako debekuen ondorioz. Ez dago argi, berriz, itzulikoa Old Trafforden jokatuko den. «Ez zait bidezkoa iruditzen gurea ez den zelai batean jokatzea etxeko partida. Bidezkoena bi partidak zelai neutral batean jokatzea izango litzateke».

Neguko merkatuaz ere aritu zen. Realak fitxaketa bakarra egin du: Carlos Fernandez: «Elkar ulertzeko gaitasun handia du, eta bizkarrez segida ematen dio jokoari. Asko lagunduko digu». Halaber, berretsi zuen ez zirela saiatu Odegaard ekartzen, eta, Moya min hartuta egon arren, uste osoa dutela Ayesarengan bigarren atezain izateko.

Etorkizunari begira, baieztatu zuen hitz egiten ari direla Guridi, Januzaj eta Monrealekin kontratua berritzeko. Imanolen lanari balioa eman zion, eta esan zuen Xabi Alonsok klubean jarraitzea nahi dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.