Asteko bigarren lehia dute Realak eta Athleticek gaur

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Egutegi betearekin itzuli dira etenetik Athletic eta Reala, asteko bigarren ligapartida jokatuko baitute gaur, astean zehar ere jardunaldia izan eta gero. Jokatzen aurrena Reala izango da, Zubietan, 12:00etan, Rayoren kontra. Txuri-urdinei emaitza bolada ona eten zitzaien asteartean, Bartzelonaren aurka 4-1 galduta. Baina partida ona jokatu zuten, eta horri eutsi nahi diote, Rayo mendean hartu eta seigarren postuari eusteko. Espainiako taldea gorabeheratsu ari da denboraldi honetan, baina etxetik kanpo talde arriskutsua da. Bartzelonaren aurkako partidarekin alderatuz, Sandra Ramajo deialdira itzuli da; Manu Lareo, berriz, kanpoan geratu da, gaixo baitago.

Granadillaren zelaian jokatuko du, berriz, Athleticek (13:00). Joseba Agirreren taldea sufritzen ari da partidak irabazteko, eta hori aldatu nahi du gaurko partidan. Gainera, atzo Betisek irabazi eta gero, garaipena behar du laugarren postuan segitzeko, eta bide batez Granadilla gehiago aldentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.