Espainiako Vuelta

David Gauduk (Cofidis) irabazi du Farraponako gainean

2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun

Espainiako Vueltako 11. etapa menditsuan, ez da aldaketarik izan sailkapen nagusiaren goialdean txirrindularitza bEspainiako Vueltako 11. etapak ematen zuen aukera zalaparta eragiteko, baina ez zen ezer askorik gertatu 170 kilometroetan. Farrapona gain gogorrean, Davodu Gaudu (Cofidis) frantziarra nagusitu zen, Marc Solerri (Movistar) aurrea hartuz azkeneko metroetan. Eguneko ihesaldi nagusian joan ziren biak, eta, Solerrek bost kilometro falta zirela iheskideei jotako erasoan, Gauduk bakarrik eutsi ahal izan zuen. Bien arteko buruz burukoan, frantziarra biziagoa izan zen lehen mailako mendatean.

Atzetik sartu zitzaizkien iheskideak, gainean zituztela faboritoak. Horien artean, ez zen ezer gertatu atzo. Egunak lehen mailako lau mendate eta hirugarreneko bat izan arren, zeukatenari eustea erabaki zuten. Ziurrenik, Primoz Roglic liderra eta Jumbo haren taldea erakusten ari diren nagusitasunagatik. Atzokoa deigarria izan zen alde horretatik. Izan ere, Farraponan gora ezarri zuten erritmoa ez zen bizi-bizia, baina Roglicen aurkariek ez zuten imintziorik ere egin liderra estu hartzeko.

Gaur beste aukera bat izango dute horretarako. Baita Roglicek ere aldeak zabaltzeko. Angliru gainean amaituko da etapa. Motza da, 109 kilometro baino ez, eta mendatez josia: hirugarren mailako bi eta lehen mailako bi igo beharko dituzteAngliruri ekin aurretik. Ziurrenik, erabakigarria izango da maila bereziko mendate hori. Roglic eta Richard Carapaz (Ineos) denbora berean daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.