Arrisku sariak handitu dira Italian eta Espainian

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Krisi giroa itzuli ahala, hemen da berriro aurreko krisiaren zoritxarreko protagonistetako bat: arrisku saria. Hau da, Alemaniak baino zenbat gehiago ordaintzen duten estatuek beren burua finantzatzeko. Berez, Alemaniaren zor publikoa garestitu egin da azken egunotan, nahiz eta tasa negatiboetan jarraitzen duen(-%0,3). Baina positiboan daude beste herrialdeak, gero eta positiboago. Koronabirusaren krisiaren erdigunea Italian dago orain, eta han ari da gehiago garestitzen arrisku saria. Otsaileko azken astetik gainera zetorkiona ikusten ari zenetik, 135etik 280ra handitu da arrisku saria. Hau da, interesetan puntu eta erdi handitu dela interes tasa. Zorraren garestitzea arazo handia da Italiarentzat: birusaren aurretik ere atzeraldiaren ertzean zegoen, eta BPGaren %135 zorra du.

Italiaren ondoren, Espainia da bigarren foku nagusia, eta hango zorra ere garestitzen ari da. Arrisku saria 155 puntura heldu da gaur goizean, 2016. urteaz geroztik ikusi gabeko prezio batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.