Burujabetza sozialaren aldeko apustua egin du Sortuk

EH Bildu indartzea eta euskal presoen kaleratzea ere jo ditu helburutzat Rodriguezek II. konferentzia politikoan

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia, atzo, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU.
2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
IRUÑEA. «Burujabetza prozesuak bultzada soziala behar du, atzeraezin bihur dadin». Hala esan du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak Iruñean, alderdiaren II. konferentzia politikoan. 500 militante bildu bira.

ETArik gabeko lehen konferentzia izan dutela aipatu du, eta, aitortu duen arren Espainiako Estatua ez dutela «mugiarazi gatazka politikoari irtenbide demokratiko bat emateko», uste du «sakoneko aldaketarako baldintzak» lortu direla: Euskal Elkargoa, Nafarroako aldaketa, erabakitze eskubidearen aldeko gehiengoa, unionismoaren ahulezia... Sorturen arabera, orain «askapen prozesua bururaino eramatea falta da: burujabetza eskuratzea; estatu bat eraikitzea, ezkerretik».

Urte politiko berrirako hiru helburu finkatu ditu: «Ezkerreko subiranismoa eta haren etxeEH Bildu indartzea; burujabetza prozesua eduki sozialez betetzea; eta presoak kaleratzea». Rodriguezek zehaztu du ezker abertzaleak ez duela erabakitzeko eskubiderik gabeko estatus politikorik onartuko. Espetxe arloan, iritzi dio «estatuen murrua pitzatzen» ari direla, baina Madrili exijitu dio lehenbailehen legea betetzeko.

ETAren desegitearekin burututako «ziklo aldaketa arrakastaz» egin dutela adierazi du. Zoriondu egin ditu bakegileak eta, oro har, Euskal Herria. «Oroitzapen berezi bat» agertu du «bidean eroritako guztientzat».

Miren Zabaletak Nafarroako Sortuko arduradun kargua utzi du, arrazoi pertsonalengatik, baina Kontseilu Nazionaleanjarraituko du. Haritz Romeok hartu du haren postua. Nafarroako militantziak ia aho batez onartu du proposamena. Romeo Nafarroako Sortuko Antolaketa arduraduna izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.