Ruandako genozidioaren egile bat, atxilo

2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
PARIS. Frantziako Justizia Ministerioak atzo jakinarazi zuenFelicien Kabuga atxilotu zutela, ustez Ruandako genozidioa (1994) finantzatu zuen enpresaria. Paris inguruko Asnieres-sur-Seinen bizi zen, identitate faltsu batekin; Ruandarako Nazioarteko Auzitegiak zazpi delitu leporatzen dizkio, tartean genozidioa, deuseztatzea eta jazarpena.

Kaguba hutua da, eta hari egozten diote ia milioi bat tutsi eta hutu moderatu hil zituzten miliziak finantzatzea. 1990eko hamarkadan, Radio Libre des Milles Collinesen kudeaketa kontseiluaren presidentea izan zen, genozidioan tutsiak hiltzera deitzen zuen irratiarena.

Genozidioan, muturreko hutuek 800.000 eta milioi bat zibil artean hil zituzten ehun eguneko epean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.