Hamabi proiektu lagunduko ditu Uharteko zentroak

2019ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
ARTEA.Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak hamabi proiektu hautatu diru arte plastiko eta bisualetako laguntzak banatzeko. Ondorengo artisten lanak izan dira hautatuak: Patxi Araujo, Gorka Beunza, Katixa Goldarazena, Itsaso Iribarren, Carlos Irijalba, Jaione Mitxelena eta Naia Mira, Amaia Molinet, Elvira Palazuelos, Maite Redondo, Alberto Rodriguez, Raul Ursua eta Alfredo Zubiaur.

Ikerketa eta lan artistikoen ekoizpena sustatzea eta Nafarroako artistak bultzatzea dira programaren helburuak. Nafarroako Gobernuak ere parte hartzen du deialdian. Denera, 85.500 euro bideratuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.