Kongok amaitutzat jo du ebolaren azken agerraldia

2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
KINSHASA. Hilabete eta hamabi egunean ez dute beste ebola kasurik baieztatu Kongoko Errepublika Demokratikoko Ipar Kivu eskualdean. «Pozik diot ebola izurritearen hamabosgarren agerraldia amaitutzat jo dezakegula», iragarri zuen atzo Jean-Jacques Mbungani Mbanda Osasun ministroak. Hala ere, ohartarazi zuen «oraindik arriskua handia» dela, Ugandan agerraldi bat egon baita..

Iragan abuztuaren 22an hasi zen izurritearen azken agerraldia, ekialdeko Beni hirian. Zenbait iturriren arabera, kasu hori genetikoki lotuta zegoen 2018. eta 2020. urteen arteko agerraldian zabaldu zen birusarekin. Hain zuzen, bi urte horietako agerraldiak bereziki gogor jo zituen herritarrak; izan ere, 3.500 kutsatze inguru zenbatu zituzten Ipar Kivu eta Ituri probintzietan.

Kongoko klima eta baso tropikalek baldintza ezin hobeak eskaintzen dituzte birusa sortzeko. Duela ia 50 urte atzeman zuten aurrenekoz, 1976an, eta ordutik izurritearen hamabost agerraldi erregistratu dituzte herrialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.