Ardernek gobernu agintea berritu du Zeelanda Berrian

Jacinda Ardern, atzo. D. ROWLAND / EFE.
2020ko urriaren 18a
00:00
Entzun
WELLINGTON. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak garaipen argia eskuratu zuen atzo bere herrialdeko hauteskundeetan. «Alderdi Laboristak azken 50 urteetan jaso duen babesik handiena» lortu zuen bozetan, Ardernek berak nabarmendu zuenez.

Pandemiaren kudeaketarengatik nazioartean goraipatua izan den agintariaren garaipenari esker, Alderdi Laboristak gehiengo osoa izango du parlamentuan, eta bere kasa gobernatzeko gai izango da.

Botoen ia %100 zenbatuta, laboristek %49ko babesa jaso dute. Historikoki, boterea lehiatu izan dio Alderdi Nazionalak, baina botoen %26,9 lortu ditu. Judith Collins Alderdi Nazionaleko hautagaiak Ardern zoriondu zuen, izan dituen «emaitza bikainengatik».

Garaipenaren osteko hitzaldian, 40 urteko gobernuburuak adierazi zuen lehentasun izango duela, pandemia betean, ekonomia suspertzea. 2017an eratu zuen koalizio gobernuko kideen beharrik gabe, Ardernek politika aurrerakoiagoak egiteko tartea izatea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.