Baskoniaren nekea baliatu nahi du Bilbo Basketek

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bilbo Basketek eta Baskoniak sasoi honetako ACB ligako lehen derbia jokatuko dute gaur, Bilbon (17:00). Bilbo Basketek ligako lehen hiru partidetatik bi irabazi ditu, eta joko puntu onean dago. Baskoniak, berriz, nekea kudeatu beharko du. Herenegun gauean Moskun jokatu zuen, eta atzo arratsaldean lurreratu zen Gasteizen. Luca Vildozak kolpea hartu zuen sorbaldan, eta ikusteko dago jokatzeko dagoen. Nik Stauskas ere hasia da taldekideekin entrenatzen. Bilbo Basketen, berriz, Emir Sulejmanovic erabat osatu da, eta Alex Mumbruk jokalari guztiak erabili ahal izango ditu.

Ohorezko Mailako hiru taldeek ere gaur jokatuko dute, eta hirurek etxetik kanpo. Lointek Gernikak Bembibre azken sailkatuaren pistan jokatuko du (18:00); Araskik, Quesos El Pastorrenean (12:30), eta IDK Gipuzkoak Mann Filter azken-aurrekoari egingo dio bisita (12:30). Donostiako taldeak Erika De Souza fitxatu berriaren laguntza izango du lehen garaipena lortzen saiatzeko. De Souza maila oso handiko pibota da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.