Eurokopan irabazi du Gernikak, eta galdu IDK-k

2022ko urriaren 28a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek oso era ezberdinean ekin diote Eurokopako ligaxkari. Bizkaitarrek irabazi egin zuten atzo lehen partida, Alemanian, Rutronik Stars Kelternen aurka: 69-73. Oso lehiatua izan zen neurketa, baina azken txanpan hobeto aritu zen Gernika.

Gipuzkoarrek, berriz, galdu egin zuten Frantzian, Asvel Lyonen kontra: 76-64. Kontrario indartsua da Lyon, eta atzo erakutsi zuen bere kantxan: hasi eta buka nagusitu zitzaion IDKri.

Cazoo Baskoniak gaur jokatuko du, Frantzian, Asvel Villeurbanneren aurka (20:00, Dazn).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.