Koronabirusa

EAEko Arartekoak egoitzetako planak berritzea eskatu du

2021eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Egoitzen ezaugarriek COVID-19aren hedapenean izan duten eragina aztertu du EAEko Arartekoak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 144 zentroetan galdeketa bat egin ostean. Atzo aurkeztu zuen ikerketa, eta ondorioztatu du zentroaren ezaugarrien araberakoa izan dela gaitzaren transmisioa.

Zentroen ezaugarriei dagokienez, tamaina, solairu kopurua, jangela bakoitzeko leku kopurua eta antolamendua aztertu dituzte, besteak beste, eta lau ezaugarri horiek kutsatzeko arriskuan eragina izan dutela ondorioztatu. Eremu geografikoak eragina izan duela ere ikusi dute. Gipuzkoan, adibidez, lehen olatuaren garaian kutsatzeko arriskua txikiagoa izan zela ondorioztatu dute.

Etorkizunean izan litezkeen arrisku posibleei aurre egiteko, berriz, prebentzioaren garrantzia nabarmendu zuen arartekoak: «Premiazkoa da egoiliar guztien banakako egoeraren kalitatea eta erregistroa zein zentro bakoitzeko laguntza prozesuak ebaluatzeko sistemak izatea». Eredu arkitektonikoak aztertzea ere beharrezkotzat jo zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.