EAJk «mugarri historikotzat» jo du espetxe eskumena jasotzea

EH Bilduren ustez, «politika bereizi propioak» egiteko bidea irekitzen du, eta PSE-EEk eta EPk ere ontzat jo dute

2021eko apirilaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena eskuratuko duela jakin berritan, hainbat erreakzio izan dira. EAJko legebiltzarkide Maria Eugenia Arrizabalaren arabera, «mugarri oso garrantzitsua» da eskumena eskuratzea.«Orain, espetxe eredu hori nolakoa izango den diseinatu beharko da, ikuskera askoz humanistagoa izango duena eta euskal espetxeetan preso dauden pertsona guztiak gizarteratzera bideratuagoa egongo dena».

EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanovaren ustez, eskualdaketarekin bide bat ireki da «politika bereizi propioak» egiteko. PSE-EEko Ekain Ricok, berriz, «berri ontzat» dauka, eta ziurtatu du horrek erakusten duela «autogobernuan sakontzeko duten konpromisoa». Elkarrekin Podemosen izenean, David Soto legebiltzarkideak esan du begi onez ikusten dutela «autogobernuan sakontzea». Radio Euskadin egin dituzte adierazpenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.