Polisarioak Madrilen erabakia kritikatu du

2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuak herenegun jakinarazi zuen Sahara Mendebalderako Marokok duen plana babesten duela. Mendebaldeko Saharako Errepublika Demokratikoak eta Fronte Polisarioak deitoratu egin dute Madrilek harturiko «erabaki penagarria». Iruditzen zaie men egin diela Marokoren presioei, «Rabatek hilabetez xantaia egin ostean». Madrilek uste du Mendebaldeko Sahara Marokoko eremu autonomo bihurtzea dela gatazka gainditzeko aukerarik «serioena, errealistena eta sinesgarriena», eta horrek erreakzio soka ekarri du.

Aljeria, berriz, «oso harrituta» agertu da Moncloaren «bat-bateko» jarrera aldaketarekin; izan ere, azken urteetan NBE Nazio Batuen Erakundearen plana babestu du. Horregatik, Madrilen duen enbaxadorea deitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.