Ordiziak eta Hernanik ez dute gehiago jokatuko

Hernaniren eta Ordiziaren arteko derbia, Landaren. JON URBE / FOKU.
2020ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
ERRUGBIA. Espainiako Ohorezko Mailako taldeek bukatutzat eman dute denboraldia. Klubak Espainiako Errugbi Federazioak zer erabaki zain zeuden, baina hark apirilaren 30era arte itxaron nahi zuen. Hori ikusita, eta egoeraren larritasuna kontuan hartuta, klubek erabaki dute gehiago ez jokatzea denboraldi honetan, eta datorren sasoiari ekitea lehiari. Maila nagusia ez ezik, bigarren maila ere bertan behera utzi dute.

Liga erregularra amaitzeko bost jardunaldi falta ziren jokatzeko, eta sailkapenean, laugarren zen Ordizia, eta azkena Hernani. Orain, ikusteko dago Espainiako Federazioak zer erabakiko duen. Bi aukera daude: bat, liga amaitutzat ematea; eta bi, sasoia hutsean uztea. Lehen aukeraren alde egingo balu, Hernanik maila galduko luke. Bigarrenaren alde eginez gero, aldiz, ez litzateke jaitsiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.