EH Bildu prest da Eusko Jaurlaritzan EAJ babesteko

2018ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduk «prestasun osoa» adierazi du Eusko Jaurlaritzan EAJ babesteko, estatus politikoaren inguruko eztabaidagatik PSE-EEk koalizio gobernua hautsiz gero. Hala adierazi du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak, Europa Press agentziak argitaratutako elkarrizketa batean. Otegik azpimarratu du euskal herritarren borondatea «[Espainiako] Konstituzioaren gainetik» dagoela, eta ohartarazi du EH Bilduk ez diola uko egingo erabakitzeko eskubideari Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldearen eztabaidan Elkarrekin Podemosen eta PSE-EEren atxikimendua lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.