Pentsio duinak eskatuko dituzte gaur Hegoaldean

Erretiro hartutako euskal herritarren %40k mila eurotik beherako pentsioa dute, baita alargunen %82k ere

2018ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Milaka lagun espero dira gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetako eta beste herri nagusi batzuetako kaleetan, pentsio duinak eskatzeko manifestazioetan. Aurreko deialdietan Bilbon bildu da jende gehien, eta han egin zuten atzo manifestazioetara agertzeko azken deialdia. «Indarra eta energia dugu, arrazoia dugu, eta errespeta gaitzaten eskatzen dugu», aldarrikatu zuten Bizkaiko Pentsionisten Mugimendua eta Pentsionistak MarBesteak beste, ezkerreko alderdien, sindikatuen, mugimendu feministaren eta gazte erakundeen babesa jaso dute manifestazioek.

Pentsiodunen elkarterik gehienek ziurtatu dute EAJk eta PPk negoziatutakoa —2018an eta 2019an pentsio guztiak KPIaren arabera igotzea— ez dela nahikoa, eta epe luzeko konponbideak behar direla.

Protestara deitu duten pentsiodunen elkarteen arabera, gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoa izan beharko luke, hartara pobreziaren mugatik gora egongo liratekeelako pentsiodun guztiak. Hain zuzen ere,Gaindegiak atzo kaleratu zuen pentsioei buruzko txosten bat. Han esaten duenez, erretiroa hartutako euskal herritarren %40k mila eurotik beherako pentsioa dute. Kopurua %82ra igotzen da alargunen kasuan. Alde handia dago iparraren eta hegoaren artean: Hegoaldeko emakumeen %70,9k dute mila eurotik beherako pentsioa, eta %24,9k, berriz, Iparraldean. Batez besteko pentsioak, ordea, hortik gora daude: 1.313 euro Hegoaldean, eta 1.600 inguru Iparraldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.