ZUZENDARIARI

Osakidetzako agintariei

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
«Arduradunei» idatzi behar nuen, baina ardura da, hain zuzen, zuen gabezia larriena kasu honi dagokionez. Bistan denez, XXI. mendean ere ez da harritzekoa Osasun Zerbitzuan sartzeko euskara ez eskatzea. Ez euskara, ez...

Kontua da ebakuntza egin behar didatela, aurreko prozesuan ohiko probak eginik: plaka, kardiograma, analisiak, etab.

Handik, anestesistaren kontsultara. Elkarrizketa amaituta, sobre bat eman eta TAC-a egitera bidali naute.

Kartazala ireki eta, «Procedimiento» epigrafean, «MINBIZI pulmon NP» irakurri dut.

Ederki, hau poza! Pronostiko mortala dugu, kar, kar! Hori ospatu beharra dago!

Ospakizunak: lo egin ez, bihoztarra, tristura ilun astuna familian, ordu beltz amaiezinak eta abar.

Astebetera, TAC-a eginik, pneumologoak: «Ez dago ezer, dena ondo da». «Eta, orduan, minbiziarena...?», nik.

«Minbizia kodea erabiltzen dugu analisiari lehentasuna emateko, bakar-bakarrik», fakultatiboak. Osakidetzan, alegia, Euskal Herrian inork ezagutzen ez duen hizkuntza batetik hartutako hitz magiko hori baliatzen duzue, tramitazioa alde batera edo bestera bideratzeko.

Buru-argi horiei ez al zaizue bururatu «lehentasunekoa», «3,1416», «Ave Maria purissima», «Lizarra Garazi» edo beste zeinahi erabiltzea? «Minbizia» jarri behar duzue operatzera doan pazientearen bolantean? Noiz arte segitu behar dugu zuen soldata ordaintzen? Makina bat herritar langabezian, zuek baino burutsuagoak izanda!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.