Herritarrek Aljeriako Gobernua salatu dute, kolera epidemia ezkutatzeagatik

2018ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
ALJER. Hainbat herritarrek sare sozialen bidez Aljeriako Gobernua salatu dute, kolera epidemia ezkutatzeagatik. Gutxienez pertsona bat hil da gaitzak jota, eta 88 kasu gehiago egon daitezkeela uste du Djamel Fourar Prebentzio Ministerioko buruak. 41 kasu baieztatu dituzte medikuek, baina 88 izan daitezkeela uste dute. Prebentzio ministerioak jakinarazi du 62 pertsona ospitalean daudela kolera edukitzeko sintomekin, gehienak Aljer inguruan, eta uste dute ur kutsatuek sortu duela herrialdean 1996tik desagertuta zegoen gaixotasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.