Joseba Rodriguezi urtebete luzatu dio kontratua Zuazok

2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Koronabirusaren krisiak denboraldia amaitzen utziko dien jakin gabe, hainbat talde hasi dira datorren sasoiari begira erabakiak hartzen. Zuazok, adibidez, beste urtebete luzatu dio kontratua Joseba Rodiguez Haito entrenatzaileari. Barakaldoko (Bizkaia) taldean segitzeagatik«pozik» azaldu da teknikaria: «Hasieratik garbi izan nuen hemen segitu nahi nuela, eta klubak horretarako aukera emanez gero onartu egingo nuela. Etxe ondoan nago, eta maitatuasentitzen naiz. Ezin dut gehiago eskatu». Espero du klubaren eta bere arteko lotura «luzerako» izatea. «Ez dut neure burua beste leku batean ikusten».

Etena baino lehen, Zuazo hamargarren postuan zegoen Espainiako Ohorezko Mailan, jaitsiera postuetatik hiru puntura. «Sufritu» egin dutela onartu du. «Lesio dezente izan ditugu, eta bi talde gutxiagoko liga izateak lehia handitu du. Bestela, begira Ro'Casa. Liga irabaztetik sufritzera pasatu da. Balioa eman behar diogu egiten ari garenari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.