IDKren egoera txarra areagotu du Araskik, derbian (56-62)

Bilbo Basketek bigarren luzapenean galdu du Manresaren aurka (101-97). Baskoniak gaur jokatuko du

2019ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. RPK Araskik 56-62 irabazi zion atzo IDK Gipuzkoari, Donostian, eta Azu Muguruzaren taldearen egoera zaila areagotu zuen. IDK-k garaipen bakarra lortu du orain arte, eta jaitsiera postuetara eror daiteke gaur. Araski, aldiz, bosgarren postuan dago lau garaipenekin.Gernikak, berriz, gaur jokatuko du zazpigarren jardunaldiko partida, Girona liderraren pistan (18:00).

IDK-k eta Araskik derbia estua jokatu zuten, eta arabarrek azken laurdenean hobeak izan zirelako irabazi zuten. 45-43 iritsi ziren atzetik, baina une erabakigarrietan erabaki hobeak hartu zituzten. IDK-k, bere aldetik, sailkapenaren zama sumatu zuen azken txanpan. Toch Sarr beteranoa izan zen etxekoen saskiratzailerik onena, hamazazpi punturekin; eta Tania Perez kanpokoena, hamalaurekin.

Bilbo Basketek ere amaiera estua izan zuen, eta 101-97 galdu zuen Manresaren pistan, bi luzapen behar izan zituen partida batean. Arauzko denborako azken segundoan irabazteko aukera izan zuen, baina Rousellek bi jaurtiketa libreetako bat huts egin zuen, eta 79nakoarekin amaitu zen. Bigarren luzapenean, aldiz, ahal fisikoa erabakigarria izan zen, eta Manresa freskoago iritsi zen. Bilbo Basketek 4-3ko balantzea du, eta sailkapeneko bosgarren postuan dago gaurko emaitzen zain.

Baskoniak gaur jokatuko du ACB ligako zazpigarren jardunaldiko partida (18:30). Etxean ariko da Real Madrilen aurka. Jayson Granger da Velimir Perasovicen hutsune bakarra. Teknikariak jokalari bat utzi beharko du deialditik kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.