Bihar irekiko dute Ahots Baten-en izena emateko epea

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Ahots Baten proiektuan parte hartu nahi duten 15 eta 22 urte bitarteko gazteek gaurtik abenduaren 3ra izango dute zabalik izena emateko epea, www.bertsozale.eus atarian. Aurten, Amaiurko aterpetxean (Nafarroa) egingo dituzte sormen egonaldiak, abenduaren 27tik 30era. Urte osoan antzerkiari, bertsoari, kantuari eta ahozkotasunari lotutako beste edozein diziplina lantzen duten gazteek elkarrekin esperimentatzeko aukera izango dute egonaldietan. Bi egunez, diziplina horietan trebatutako pertsonak ere batuko zaizkie: Ane Labaka bertsolaria, Maialen Belarra gai jartzailea, Intza Alkain aktorea, Joseba Larretxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza MICE musikaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.