EAJ nagusi hiriburuetan, EITB Focusen arabera

2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
BILBO. EITBk datorren urteko udal hauteskundeei buruzko inkesta baten emaitzak argitaratu zituen atzo, eta, horren arabera, EAJ lehen indarra izango da Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Inkestaren arabera, jeltzaleek gora egingo dute hiru hiriburuetan, eta gehiengo osoa eskuratuko dute Bilbon, hamabost zinegotzi lortuta; 2019an baino bat gehiago. Donostian ere egun dauzkanak baino bat gehiago erdietsiko lituzke: 11.

Gasteizen, ordea, baliteke EAJ eta EH Bildu berdinduta geratzea zinegotzi kopuruari dagokionez; inkestaren arabera, zazpina zinegotzi izango dituzte. Koalizio subiranista bigarren indarra da Arabako eta Gipuzkoako hiriburuetan, eta inkestan aurreikusi dute bi hiriotan bi puntu egingo duela gora. Aldiz, 0,2 puntu jaitsiko da Bilbon, eta hirugarren indarra da han.

PSE-EEri dagokionez, inkestak aurreikusi du hiru hiriburuetan behera egingo duela boto ehunekoan; bigarren indarra litzateke Bilbon, eta hirugarrena Donostian eta Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.