Koronabirusa munduan

Lehen aldiz, ez dute kasu berririk atzeman Txinan

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
PEKIN. Hobera egiten segitzen du Txinako egoerak. Hura izan zen iazko abendu bukaeran gaitz berria atzeman zuen herrialdea, eta hura izan da pandemia atzean uzten lehenengoa. Herenegun lehen aldiz, ez zuen kasu bakar baten berri eman Asiako potentziak; soilik ustezko bi kutsaturi buruz informatu zuen, Shanghain bertan kutsatutakoa bata, eta atzerritik joandakoa bestea.

Aurreko egunean, ostegunean, lau kasu gehiagoren berri eman zuen Pekinek. Guztiak Jilin probintzian, Errusiarekiko eta Ipar Korearekiko mugan. Han, beste 30 kasu baino gehiago baieztatu dituzte azken asteetan, gehienak Errusiatik Txinara itzultzen diren herritarrenak.

Ostiralaz geroztik ez da hildakorik izan, eta gaixoekin kontaktua izan zuten 252 pertsonen jarraipena egiteari ere utzi egin diote osasun langileek, kasu susmagarririk ez zegoelakoan. Baina oraindik 79 gaixo daude herrialdean, eta horietako bederatzi egoera larrian. Gehienak, 41, atzerritik joandako herritarrak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.