Gaur arituko dira Lehen Mailako euskal taldeak

Maik Kotsar. RAUL BOGAJO / FOKU.
2023ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Saskibaloizaleek egun osoko plana daukate gaur, Lehen Mailako euskal talde guztiek jokatuko baitute. ACB ligan Baskoniak Valentzia hartuko du Buesa Arenan (18:30), eta Bilbo Basketek Murtziaren bisita jasoko du Miribillan (20:00). Hamabi garaipen segidan eskuratu ostean, Baskoniak galdu egin zuen iragan ostegunean Alba Berlinen aurka. Garaipenaren gozoa dastatu nahi du berriro ere, baina Euroligako arerioa izango du aurrean. Bilbo Basketek, berriz, jokatu dituen azkeneko hiru partidak galdu ditu, eta Espainiako Kopan egoteko garrantzitsua izango da garaipena eskuratzea.

Espainiako Ohorezko Mailan, Mendizorrotzan arituko da Araski Valentziaren aurka (17:00). Made Urietaren taldeak ez du lan erraza izango, valentziarrak ligako liderrak baitira. IDK eta Gernika, aldiz, etxetik kanpo arituko dira. IDK-k Zaragozan jokatuko du, Jairis azken-aurreko sailkatuaren zelaian (12:00), eta Gernikak, berriz, Bartzelonan (18:10). Bizkaitarrek garaipen baten aldeadaukate sailkapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.