Koronabirusa

Jai herrikoien alde antolatzera deitu dute jai batzordeek

2020ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gasteizko, Donostiako eta Bilboko aurtengo jaiak bertan behera utziko zituztela iragarri zuten, lehengo astean, hiru hiri horietako udalek. Herri Sanferminek, Iruñeko Peñen Federazioak, Bilboko Konpartsek, Donostiako Piratek, Gasteizko Blusen eta Nesken Elkarteak eta Gasteizko Txosnek ohar bateratua kaleratu zuten atzo: salatu dute instituzioek «baztertu» egin dituztela eta «aldebakarreko erabakia» izan dela. Bide batez, jai herrikoien alde antolatzera deitu dute.

Oharra kaleratu dutenek argi utzi nahi izan dute ez dituztela erabakiak bere horretan «zalantzan» jarriko. «Moduak» salatu dituzte, ordea. Sinatzaileen arabera, jaiak «inoiz baino beharrezkoagoak dira garaiotan», ematen duten «alaitasunarengatik, kolorearengatik», eta eskaintzen duten «kolektibotasunarengatik».

Baionako Zizpa gaztetxeak herenegun iragarri zuenez, bertan behera utzi du uztailean egin nahi zuen «ekinbide herrikoi, euskaldun eta parekidea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.