Mikel Landak irabazi egin du, urtebeteren ostean

Mikel Landa, nagusi, atzo. BETTINI.
2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Gaizki ekin zion Mikel Landak (Movistar) sasoiari, lehen egunean, Mallorcako Challengeko lehen etapan erori eta lepauztaia hautsita. Hilabete eta hiru aste geroago itzuli zen lehiara, joan den larunbatean, Milan-Sanremon. Bada, bost egun geroago lortu du murgiarrak sasoiko lehen garaipena, azkena lortu eta urtebetera. Copi eta Bartali Asteko bigarren etapa irabazi zuen atzo. Landa eta Lucas Hamilton (Mitchelton) indartsuenak izan ziren saio aldapatsuan, eta esprintean, arabarra gailendu zen. Sailkapen nagusian, Hamilton da lider, eta Landa laugarren, 22 segundora. Igandean amaituko da proba.

Kataluniako Voltan, berriz, Miguel Angel Lopezek (Astana) irabazi zuen laugarren etapa, itzuliko saio nagusia, eta lider jarri da. Bestalde, klasikoen garaia da udaberria. Atzo World Tourreko Brujas-De Panne jokatu zuten, eta Kirstin Wild (WNT Rotor) nagusitu zen. Gaur, berriz, E3 BinckBank Harelbeke World Tourreko klasikoa jokatuko dute Flandrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.