Finalerdietarako trena Labritetik igaroko da gaur

Artola-Mariezkurrenaren eta Irribarria-Zabaletaren arteko irabazleak oin eta erdi izango du hurrengo fasean

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
PILOTA. Binakako Txapelketako lehen faseko sailkapena hautsita dago, eta, oraindik lau jardunaldi falta diren arren, gaur hirugarren bikotea sartu daiteke finalerdietan. Labriten (17:45), Irribarria-Zabaletak eta Artola-Mariezkurrenak jokatuko dute, seina garaipen dituzten bi bikoteak, eta irabazleak oin eta erdi sartuko du finalerdietan. Ez da matematikoa, baina emaitza konbinazio oso zailek baino ez lituzkete aterako finalerdietatik. Lehen itzulian Irribarria-Zabaletak 22-6 irabazi zuten. Idiazabalen ere bada partida gaur, baina emozio txikiagoa du. Ezkurdia-Galarzak oso zail dute finalerdietan sartzea, eta Olaizola-Albisuk zazpi garaipen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.